Euskadiko biztanleen % 78,9k kobid-aren aurkako txertoaren jarraibide osoa dute

0
491
Positive test result by using rapid test device for COVID-19 virus, novel coronavirus 2019 found in Wuhan, China

Euskadiko xede-populazioaren ia % 80k osatu du dagoeneko kobidaren aurkako txertaketa-jarraibidea, eta, bizpahiru astetan, guztiek gutxienez dosi bat inokulatuta izatea lortuko da, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez.

Egoera epidemiologikoa azaltzeko eta Euskadiko edukiera-murrizketen malgutasuna jakinarazteko komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Sagarduik azaldu du gaur egun Euskadiko biztanleen % 78,9k kobiden aurkako txertoen jarraibide osoa dutela. Guztira, 1.712.000 pertsonari eman zaie dosi bat gutxienez, eta 1.562.000 pertsonak osatu dute txertaketa-pauta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen