Euskadiko Atletismo Txapelketak ospatu dira Anoetan aurreko asteburuan eta bertan atleta arrasatearrek urrezko bi domina lortu dituzte, baita zilarrezko bat ere.
Pertika-jauzian:
Malen Ruiz de Azua, urrezko domina, 4’25 metroko jauziarekin.
Maialen Axpe, zilarrezko domina, 4 metroko jauziarekin.
Mutiletan, Istar Dapena Vega, urrezko domina, 5 metroko jauziarekin.
Marka hauek oso ondo daude, izan ere, maila nazionalean bost onenen artean daude eta Espainiako txapelketak irailean izango dira.