Euskadiko andaluziarren XXXIII. topaketa egin da Arrasaten

0
1026

Gaur, larunbata, Euskadiko Andaluziarren XXXIII. Topaketa egiten ari da Arrasaten, Andaluziako Eskualde Elkarteen Federazioak (FARAE) eta Arrasateko Udalak antolatuta, Andaluziako Juntaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

San Joan Bataiatzailearen parrokian egindako mezaren ondoren, topaketan parte hartu dutenak Uarkapeko frontoian bildu dira, eta bertan Txikitxu-Arrostaitz, Lourdes Oncala Sevillanas Eskolako, Jaeneko Sueños de Hijos eta Sestaoko El Olivo dantza taldeen emanaldiez gozatu ahal izan dute.

Andaluziako Juntako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Maider Morras Arrasateko alkatea eta udalbatzako ordezkari batzuk ere izan dira topaketan. Maider Morras alkateak ongietorria eman die Arrasatera bertaratu diren guztiei. Aipamen berezia egin dio Al-Andalus Kultur Elkarteari, “hainbeste urtetan Arrasateko herriaren alde egin duten lanagatik, Euskadiko kultur aniztasunari egin dioten ekarpenagatik, eta bi herriren arteko topaketarako zubi lana egiteagatik.” Ondoren, Cordobako Oro y Plata rociero taldearen emanaldiarekin eta anaitasun bazkariarekin eman zaio amaiera topaketari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen