Euskadik 200 positibo atzeman ditu laugarren egunez jarraian

0
988

Atzo 199 kutsatze berri atzeman zituzten, horietatik 25 Gipuzkoan, 109 Bizkaian eta 62 Araban.

Lurraldeka, Gipuzkoan erregistratu da kasu gutxien: 25. Bizkaian daude oraindik infekzio gehien, 109, eta Araban 62, horietatik 58 Gasteizen. Halaber, 3 kasu detektatu dira Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Ez dakigu azken bi egunetako kasu positiboak udalerrien arabera nola banatu diren, Eusko Jaurlaritzak bihar eguneratuko du informazio hori, ezta ospitaleratzeei buruzko datua ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen