Domeka honetan (urtarrilak 30) Musakola kiroldegian lehenbiziko Jiu Jitsu eta Defentsa Pertsonaleko ikastaroa egingo da, Judo eta Defentsa Pertsonaleko Euskal Federazioak antolatuta.
Argazkia: Arrasate Judo Taldea, artxibokoa.
Ikastaro hauek “Formakuntza Saioak dira Jiu Jitsuan eta Defentsa Pertsonalean federatutako kirolarientzat, hain zuzen, ikasten jarraitu gura dutenentzat eta gerriko beltza lortu nahi dutenentzat”. “Etengabeko Formakuntza Saio hauen zuzendariak ondorengoak dira”:
- Jose Manuel Paternain, 6. dan Jiu Jitsuan
- Julio Gallego, 6. dan Judoan
- Asier Berasategi, 3. dan Jiu Jitsuan
- Ekaitz Gorbeia, dan Jiu Jitsuan
Antolakuntzatik “Euskadi osoko parte-hartzea espero dugu”.