Asteburu honetan, Arrasaten, selekzioen kadete mailako Euskadi eta Nafarroako Txapelketa ospatuko da.Gipuzkoako emakumezkoen eta gizonezkoen selekzioek Ointxe! Arrasate Saskibaloi taldeko jokalariak dituzte.
Larunbatean, Iturripen, Gipuzkoako emakumezkoen selekzioak Arabako selekzioaren aurka jokatuko du lehen finalerdian goizeko 10:00etan. Gizonezkoen Gipuzkoako selekzioak, berriz, eguerdiko 12:00etan Arabaren aurka jokatuko du. Finalak igandean jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan eta 18:00etan, hurrenez hurren. Hirugarren posturako lehia egun horretan bertan izango da, baina goizean.