Euskadi eta Gipuzkoa selekzio gazteek partida biziak eskaini dituzte

0
246

Arrasate Eskubaloi antolaketa-lanetan ibili da, eta kadete nahiz jubenil mailetako partidak lagunartekoak izan arren, oso parekatuak izan dira.

Lehen argazkia: Arrasate Eskubaloi.

Denboraldia amaituta, entrenamendu saioak arinagoak izaten dira, eta Arrasate Eskubaloik azaldu bezala, Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioek, beraien jokalariak hautatu ondoren, lagunarteko partiduak eta txapelketak jokatzen dituzte.

Denboraldi honetan Arrasate Eskubaloik bere burua aurkeztu du federazioen aurrean lagunarteko partiduak Iturripeko kiroldegian jokatzeko.

Gauzak horrela, gaur, domeka, bi selekzioek beraien arteko bi lagunarteko partida jokatu dituzte, arratsalde partean. Hala, kadete mailako Euskadi eta Gipuzkoa arteko lehian, autonomia erkidegoko taldeak 31 eta 29 irabazi du.

Jubenilen mailako norgehiagoka ere oso parekoa izan da, baina azken minutuetako kontraerasoei esker berde-gorri-zuridunek 29 eta 28 irabazi dute.

Partiduak kirol-legez jokatu dira, ikus-entzule ugari bertaratu dira eta, goian aipatu bezala, gol ugari ikusi dira, publikoaren gozamenerako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen