GEIKEn Taupa Mugimenduak proposaturiko Eusfera deituriko ekimena antolatzen dabiltza. Eusfera gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da, maiatzaren 7tik 17ra gauzatuko dena. Euskaraz jakin ala ez 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren ingurua euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiago izatea da helburua.
Ekimen hau garatzeko, bigarren bilera ireki bat antolatu dute astearte honetan, apirilak 28, arratsaldeko 18:0etatik 19:30etara Kulturateko Areto Nagusian.




