Europar Hauteskundeetarako mahaien zozketako emaitzak kontsulta ditzakezu

0
1584

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Udala.

Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dira soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.

Gaur, maiatzaren 13an, 2024ko ekainaren 9ko Europar Hauteskundeen hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egin da. Horretarako, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egin da, goizeko 09:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Herritarek dagoeneko kontsultatu dezakete hauteskunde-mahaietarako kide edo ordezko diren webgune honetan: www.arrasate.eus

Mahaiko kide izateko zerrendak

Mahai bakoitza 3 kidek osatzen dute hauteskunde egunean: lehendakaria, lehen mahaikidea eta bigarren mahaikidea. Lehendakari eta mahaikide bakoitzak 2 ordezko ditu. Mahai bakoitzeko 9 kide horiek aurketzu behar dira dagokien hauteslekuan ekainaren 9an goizeko 8:00etan.

Zozketan, kargu bakoitzaren 14 pertsonako zerrenda bana osatuko da, eta Bergarako Hauteskunde Batzordeak izendapenaren aurkako alegazioak onartuz gero, zerrendako hurrenkeran izendatuko da ordezkoa. Jakinarazpenak egiteko azken eguna ekainaren 7a izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen