Arrasate Aspaceko lagunak atzo bocciako lehiaketan domina lortu zuen, Sevillan. Jokatutako 4 partidetatik 3 irabazi zituen.
Argazkia: MB artxiboa.
Kanporaketetan 3-8 irabazi zion Anne Walter alemaniarrari, 4-1 Orit Kelner israeldarrari, eta finalerdietan 4-2 Katerina Curinova txekiarrari. Tamalez, finalerdietan gutxigatik 5-4 galdu zuen, gerora Europako Txapelketa irabazi zuenaren aurka, hau da, Olga Dolgova-ren aurka.
Brontzea lortzeko lehian, hots, 3. eta 4. postuak zehazteko partidan, Amagoiak 4 eta 2 irabazi zion Dora Basici. Brontzea, beraz, gure ordezkariarentzat izan da, zorionak Amagoia!