Europako orainaldi eta etorkizun politikoez ariko da Juanjo Alvarez

0
242

Goienagusik antolatuta, ‘Europa bidegurutzean eta bere etorkizun politikoa’ hitzaldia emango du Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedratikoak.

Framea: EITB.

Hitzaldiaren sinopsiak iragarri duenez “Europaren etorkizun politikoaren inguruko hausnarketa dator testuinguru geopolitiko bereziki gatazkatsu eta konplexu batean; ez dugu etorkizuna ezagutzen, soilik dakigu ez dela orainaren antzekoa izango. Munduko kaos geoestrategikoa eta multilateralismoaren ahultasun instituzionala bezalako bi faktore erabakigarriri gehitu behar zaio oraingo Europar Batasunetik bide-orri argi eta koherente baten falta.

Juanjo Alvarez Rubio curriculum luzekoa da: Lizentziatua (1987) eta Doktore (1993) Zuzenbidean UPVtik, bietan Aparteko Sariarekin. Jakiundeko kide, 2015eko Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.

UPVko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedratiko 2001etik, baita irakasle bisitari Unibertsitate eta ikerketa-gune ugaritan, nazionaletan eta europarretan. Globerance (Gobernantza Demokratikorako Institutua) fundatzaileetako bat eta idazkaria.

Hitzaldia astelehenean izango da, urriak 30, Kulturateko areto nagusian, goizeko 10:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen