Euro Challenge txapelketako finala Mojategin jokatuko da domekan

0
389

Argazkiak: Peyrehorade-Tartas-Chalosse taldea.

Arrasate Rugby Taldeak informatu du txapelketako final handia Mojategin jokatuko dela asteburu honetan. Bi partidu izango dira jokoan:

Lehenengoa, 11:00etatik aurrera, Peyrehorade-Tartas-Chalosse eta Biarritz-Hasparren taldeak izango dira aurrez aurre, hirugarren postua lortzeko nor baino nor.

Bigarrena 12:00etan hasiko da, finala izango da eta La Unicak eta Bera Berak neurtuko dituzte indarrak. Oraingo honetan emakumezkoen Euro Challengea txapelketan lau talde izan dira aurrez aurre, Ipar Euskal Herriko bi eta Hego Euskal Herriko beste bi. Bera-Berak aurreko denboraldian Euskal Liga irabazi zuen, La Única talde nafarra da eta Peyrehorade-Tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren Iparraldeko bi ordezkariak dira.

Azaroaren 7an eta 13an neurtu zituzten indarrak euren artean lau taldeek, eta finalerako bi txartelak iruindarrek eta donostiarrek eskuratu zituzten. Emakumezkoen Euro Challenge txapelketak 2019an gizonezkoen Euro Basque Rugby Challengearen lekukoa hartu du, eta Bidasoako bi aldeetako errugbi taldeen artean harremanak sustatzea du helburu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen