Euriteak bidegorriko tunel bat itxi du eta garaje batean arazoak sortu ditu

0
1042

San Prudentzioko puntu horretan Deba errekak ez du gainezka egin, horretarako bi metro gehiago hazi beharko litzateke-eta.

Euri-urak, baina, erreka ondoko tunela, bidegorriaren tunela alegia, urez bete du eta momentuz ez dago erabilgarri.

San Prudentzion ere baina aurreraxeago, Tavex enpresa ohiaren inguruan, errekak gainezka egin du eta gutxienez ortu baten zati bat urpean da.

Deba errekak gainezka egin ohi duen beste leku batean, Zabaletako bidegorrian, Eroski ondoan, oraingoz behintzat (eguerdiko 13:50ean) ez du gainezka egin.

Suhiltzaileak Loramendi kaleko 2an, hau da, Izar dorre azpiko garajetik ura ateratzen ibili dira gaur goizean.

Bart gauean gauza bera egin behar izan zuten Gesalibarren. Izan ere, patio batera ur ugari sartu da eta kanporatu behar izan dute.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen