Goiko argazkiak: EAJ-PNV artxiboa eta MB artxiboa.
Udalak ezagutzera eman ditu ostegun honetako ezohiko Udalbatzarraren gaiak. Ondokoak izango dira:
1.- Eugenio Uribarren Lasagak zinegotzi karguari uko egitea eta ordezkoa Vicente Ignacio Echeverria Iriarte izendatzeko proposamena.
2.- 2022ko azaroaren 8ko bilkurari dagozkien akta laburra irakurri eta onartzea.
3.- Biteri eta Laubideko aparkalekuen esparrua ustiatzeko, administrazio emakidari dagozkion 2023 urtealdiko tarifak finkatzea.
4.- Arrasateko Herrigune Historikoa eta Arrabalak erabat birgaitzeko Plan Berezia berrikustea: Bigarren jendaurreko epealdian jasotako alegazioei erantzuna ematea eta azken dokumentua behin betiko onartzea.
5.- Udaletxeko presentzia kontroleko sistemaren hornitzea eta mantentzea adjudikatzeko, barne hartzen dituena bai software maila bai fitxaketa terminalak. Esleipen proposamena.
6.- Arrasate udal lorategi eta berdeguneen mantentze zerbitzua. Esleipen proposamena.
7.- Hitzarmena sinatzeari onespena ematea, Arrasateko udala eta Gipuzkoako botikarien elkargoaren artekoa, gizarte zerbitzuetako onuradunei farmazia zerbitzua eskaintzeko 2022.
8.- Arrasateko udalaren Iruzurraren Aurkako Plana onartzea.
9.- 2023 urtealdirako udal aurrekontuak onartzeko proposamena.
10.- 2022ko lanpostuen zerrendaren 2. aldaketa puntuala.
11.- 2023ko lanpostuen zerrenda onartzea.
12.- 2023ko Plantilla Organikoa onartzea.
13.- Praktikaldietako eta bitarteko udaltzainen ordainsariak egokitzea.
14.- Hainbat lanpostuen balorazioaren berrikuspenari buruzko proposamena.
15.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
16.- “Urriaren 31 dela-eta, gerra zibilaren eta diktaduraren biktimak oroitzeko eta omentzeko” mozioa, PSE-EE udal taldeak aurkeztutakoa.
17.- Galdera-erantzunak.