Eugenio Barrutiabengoa deportatua: “Bizi osoko zigorra jasotzen ari gara”

0
1217

‘Arbe’ arrasatearrak 36 urte daramatza deportaturik Venezuelan. “Ez da erraza izan” baina “gure ametsa betikoa da: herrira itzuli eta borroketan parte hartzea”. Atzo bere eskutitz bat irakurri zen Azken Ostiraleko bilkuran.

Abenduari zegokion Azken Ostirala egin zen atzo arratsaldean Seber Altube plazan, ‘Dantzara, plazara, kantura’ ekimenaren baitan.

Horrela, zenbait kultur emanaldi izan ziren: Jaiki taldearen dantza ikuskizuna, Maider Alcelayren ipuin-kontaketa eta Ekiñe, Lierni eta Peruren musika emanaldia.

Ekitaldiak ere Eugenio Barrutiabengoa ‘Arbe’ deportatuaren eskutitz bat plazaratu zuen. Arrasatearra orain 42 urte etxetik kanpo da, eta horietako 36 Venezuela deportaturik eman ditu.

Ezer baino lehen herritarrei eskertu zien “preso, iheslari eta deportatuek etxera itzul gaitezen daukazuen kemena”.

Halaber, adierazi zuen “hemengo jendeak bizi dituen baldintza gogorrak konpartituz azken urteetan, herri honi gringoek inposatzen dizkioten zigorrengatik”.

“Ez da erraza izan, baina kontzientzia dagoenean zailtasun eta oztopo guztiak gainditzen dira. Guk gogotsu jarraitzen dugu”. “Ziur zuek Euskal Herrian egiten duzuen borrokari esker helduko dela preso, iheslari eta deportaturik gabeko eguna”.

Zenbait preso Euskal Herrira hurbildu dituzte azkenaldian, “bazen garaia!” baina “ez nahikoa, presoek etxean eta libre behar ditugulako”.

Oraindik 60 euskal errefuxiatu daude nazioartean, tartean 9 deportatu, “ezin garenak herrira itzuli eta bizi osoko zigorrak jasotzen ari garenak, nahiz eta inork epaitu ez gaituen”.

Eugenio Barrutiabengoak eskutitzean gogoan izan ditu azken urteetan Venezuelan hildako bi deportatu: Migel Angel Aldana eta Jesus Ricardo Urteaga. “Gure bizia ez da erraza, ez digute erraza egin, negarrarazi egin digute baina guk beti mantendu ditugu besoak zabalik besteei laguntzeko”.

Hamarkada hauetan zehar “Euskal Herritik izugarrizko laguntza jaso dugu”, eta “gure ametsa betikoa da: herrira itzuli eta borroketan parte hartzea. Errepresaliatuok kapitulu errepresibo ondorio gara”.

Egun Euskal Herrian “gizarteak beste eremu batzuk egin nahi ditu, bortizkeria guztien gainetik, eta kapitulu hori itxi behar da”.

Bidenabar, Josu Arkauzi “ongietorri bat igorri nahi diot” eta “animoak eta besarkada beroak Unai presoari eta herrira itzuli ezinik dagoen ‘Peixoto’ri, laster herrian libre elkar ikusiko dugunaren esperantzarekin”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen