Etxez Etxeko Zerbitzuko langileei eta udaltzainei testak egitea eskaini zaie

0
1732

EUDELek Arrasateko langile hauei guztiei test azkarrak egiteko aukera eman die. Udalak adierazi izan digu “gaur dela testa egin gura duten pertsonen zerrenda bidaltzeko” azken eguna.

Arrasaten orain arte kolektibo batzuei egin dizkie testak Osakidetzak, besteak beste, Ospitaleko langileei.

EUDELek (Euskadiko Udalen Elkarteak) asteazkenean iragarri zuen testak egingo zaizkiela Udaltzaingoko langileei, Etxez Etxeko Zerbitzukoei eta Suhiltzaileei.

Arrasateko Udalak gehitu du proba hauek borondatekoak direla, eta langileek “Euskadiko nahi duten Osakidetzako zentroan” egin ahalko dutela. Era berean, gaur dute (maiatzak 11) proba egin gura duten langileen zerrenda bidaltzeko azken eguna.

Etxez Etxeko Zerbitzutik azaldu digute langileek EUDELen deialdia jaso dutela, eta bertan langile bakoitzari eskatzen diote “erreferentziazko ospitale bat aukeratzea: Txagorritxu edo Donostia”.

Zerbitzu honetako langileek “orain direla aste batzuetatik eskatu izan ditugu test hauek egitea. Pozik hartu dugu aukera eta seguruenik gutako gehienok proba egingo dugu. Horrela, hitzorduari itxaroten ari gara”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen