Grebak 11. eguna izan zuen atzo, eta egunero legez, grebalariek bilkura egin zuten Herriko plazan. LAB sindikatuaz gain, ELA eta ESK ere ondoan izan zituzten.
Argazkia: LAB.
Gaur grebak 12. egun ditu eta momentuz ez dago enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren arteko akordiorik.
Atzo goizean grebalariek bilkura egin zuten Prezero enpresaren aurrean, eta arratsaldean gauza bera egin zuten Herriko plazan.
Bilkura honetan Etxez Etxeko Zerbitzuko zenbait langileren babesa jaso zuten, baita LABen sostenguaz gain, ELA eta ESKarena ere.
Gaur arratsaldean beste elkarretaratze ireki bat egingo dute arratsaldeko 18:00etan Herriko plazan.