Etxez Etxeko langileek “hitzarmen duin baten alde” bilkura egin dute

0
447

Beheko testua: Arrasateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua.

Arrasateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek, gure herriaren zati bat zaintzen dutenek, kalera irten behar izan dute bere eskubideen alde borrokatzera. Soldata izoztuta daramagu 2021. urtetik, eta hainbat neurri eskatzen ditugu lan-bandintzak hobetzeko eta kontziliazio familiarrerako.

Udalaren eta zerbitzua kudeatzen duen egungo enpresaren esku dago egoera hori konpontzea. People Plus Innovation (OPTIMA) enpresarekin negoziazioa erabat blokeatuta dago une honetan.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua funtsezkoa da adinekoek bere etxeetan bizitzen jarrai dezaten, gu izanik lehen lerroan daudenak zaintzen, entzuten, sukaldatzen, garbitzen,…

Baino nork zaintzen ditu zaintzaileak?

Konponbiderik ematen ez bada, erosteko ahalmena eta gutxieneko lan-baldintzak bermatuz, maiatzaren 19an Greba Mugagabea hasiko dugu. Hitzarmen duin baten alde borrokatuko dugu.

Hemendik babesa eskatzen dizuegu langile guztien eskubideen defentsan egingo ditugun mobilizazioetan. Arrasateko herria ondo zaindua izan dadin, emakume langileak zaintzetik hasi behar da. Arazo honek ez digu guru bakarrik eragiten, guztioi eragiten digu.

Mobilizazioak:

  • Maiatzaren 11n, 16an, 17an eta 18an: elkarretaratzea udaletxean 19:00etan
  • Maiatzaren 12an: kontzentrazioa merkatuan 12:00etan
  • Maiatzaren 15an, elkarretaratzea udaletxean 12:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen