Emakume langile hauek Arrasateko adineko ugari zaintzen eta entzuten dituzte, baita sukaldaketa-lanak, garbiketa-lanak,… egiten dituzte. Enpresaren ezezkoen aurrean, mobilizatzen ari dira, eta Udalak diru publikoaren zerbitzua ordaintzen duenez, Udalari ere eskaera egiten diote. Gaur Arrasateko pentsionisten bilkurarekin bat egin dute.
Beheko testua: AEELZL.
Arrasateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek, gure herriaren zati bat zaintzen dutenek, kalera irten behar izan dute bere eskubideen alde borrokatzera. Soldata izoztuta daramagu 2021. urtetik, eta hainbat neurri eskatzen ditugu lan-bandintzak hobetzeko eta kontziliazio familiarrerako.
Udalaren eta zerbitzua kudeatzen duen egungo enpresaren esku dago egoera hori konpontzea. People Plus Innovation (OPTIMA) enpresarekin negoziazioa erabat blokeatuta dago une honetan.
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua funtsezkoa da adinekoek bere etxebizitzetan bizitzen jarrai dezaten, gu izanik lehen lerroan daudenak zaintzen, entzuten, sukaldatzen, garbitzen,…
Baino nork zaintzen ditu zaintzaileak?
Konponbiderik ematen ez bada, erosteko ahalmena eta gutxieneko lan-baldintzak bermatuz, maiatzaren 19an Greba Mugagabea hasiko dugu. Hitzarmen duin baten alde borrokatuko dugu.
Hemendik babesa eskatzen dizuegu langile guztien eskubideen defentsan egingo ditugun mobilizazioetan. Arrasateko herria ondo zaindua izan dadin, emakume langileak zaintzetik hasi behar da. Arazo honek ez digu guru bakarrik eragiten, guztioi eragiten digu.