Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek manifestaziora deitu dute

2
499

Emakumezko langile hauek ohartarazi dute, akordioa lortu ezean, ostiralean greba mugagabea hasiko dutela. “Lan Hitzarmen duina berehala” aldarrikatzen dabiltza. Mobilizazioa ARRATSALDEKO 19:00ETAN abiatuko da Herriko plazatik.

Beheko testua: AEELZL / Argazkia eta kartela: ESK.

Arrasateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek, gure herriaren zati bat zaintzen dutenek, kalera irten behar izan dute bere eskubideen alde borrokatzera. Soldata izoztuta daramagu 2021. urtetik, eta hainbat neurri eskatzen ditugu lan-bandintzak hobetzeko eta kontziliazio familiarrerako.

Udalaren eta zerbitzua kudeatzen duen egungo enpresaren esku dago egoera hori konpontzea. People Plus Innovation (OPTIMA) enpresarekin negoziazioa erabat blokeatuta dago une honetan.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua funtsezkoa da adinekoek bere etxebizitzetan bizitzen jarrai dezaten, gu izanik lehen lerroan daudenak zaintzen, entzuten, sukaldatzen, garbitzen,…

Baino nork zaintzen ditu zaintzaileak?

Konponbiderik ematen ez bada, erosteko ahalmena eta gutxieneko lan-baldintzak bermatuz, maiatzaren 19an Greba Mugagabea hasiko dugu. Hitzarmen duin baten alde borrokatuko dugu.

Hemendik babesa eskatzen dizuegu langile guztien eskubideen defentsan egingo ditugun mobilizazioetan. Arrasateko herria ondo zaindua izan dadin, emakume langileak zaintzetik hasi behar da. Arazo honek ez digu guru bakarrik eragiten, guztioi eragiten digu.

2 IRUZKIN

  1. “Hemen lanaren kultura desberdina dugu: apaltasunez eta sinpletasunez, baina baita zintzotasunez eta, batez ere, eraginkortasunez ere, herritarren arazoei irtenbidea emateko. Gipuzkoar estiloan, euskal estiloan, EAJ-PNV estiloan.”
    HORRELA HITZEGITEN ZUEN EAJren EIDER MENDOZA AHALDUNGAIAK , INGURUAN URKULU , EGIBAR ETA UBARRETXENA ZITUELA . EAJrEN ESTILOAN . OSPITALEKO GARBITZAILEAK (EMAKUMEAK GEHIENBAT) BALDINTZA MISERABLETAN GREBAN , EGOITZETAKO LANGILEAK (EMAKUMEAK GEHIENAK) BALDINTZA NEGARGARRIAK JASATEN , ORAIN ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUKO LANGILEAK (EMAKUMEAK GEHIENAK) BALDINTZAK SALATZEN . ZERBITZUAK PRIBATIZATU , ESKUAK GARBITU ETA ENPRESABURU LAGUNAK ABERASTU…EMAKUMEON MISERIAN KONTURA . EAJren ESTILOAN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen