Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek hitzarmen kolektibo berria sinatu dute

0
337

Testua: ESK sindikatua. Argazkia: MB artxiboa.

Lortu dugu! Langile eta kolektibo eta pertsona guztien eguneroko borrokari esker, gaur, martxoak 18, Arrasateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren hitzarmen kolektibo berrirako akordioa sinatzea lortu dugu. Berriz ere frogatuta geratu da antolaketa eta borroka dela bide bakarra.

ESK sindikatuko hiru ordezkarik osatutako langileen ordezkaritzak negoziazio gogorrak hasi zituen, eta horietan enpresaren aldetik ez zen konponbiderik ematen erosteko ahalmena eta ezinbesteko aldarrikapenak ziurtatzeko.

Horren aurrean, martxoaren 10ean eguneroko mobilizazioekin hasi ginen, eta mahai gainean jarri genuen arazoari irtenbidea eman ezean, martxoaren 19an greba mugagabea hasiko genuela.

Negoziazio gogorren ondoren, gaur honako akordio hau sinatzea lortu dugu gatazkari amaiera emateko:

– %24ko soldata-igoerak: 2023ko ekainetik, % 4; 2024an, % 11; 2025ean, % 3; 2026an, % 3; 2027an, % 3.

– Joan-etorriengatiko plusa, hileko soldataren % 6koa.

– Astean gutxienez 20 orduko lanaldia ziurtatzen dugu langile guztientzako eta asteburuetan gutxienez 10 orduko lanaldia.

– Gainera, enpresak ezin izango du langilearen lanaldia aldatu erabiltzaileari behin betiko baja eman eta gutxienez hilabeteko epean.

– Lanaldiaren arabera, 10h30 eta 9h30eko ordu-prestasuna lortzen dugu kontziliaziorako.

– Igande eta jaiegunetako plusa. Egungo plusa % 20 igoko da, itundutako soldata-igoerekin batera.

Garaipen kolektibo handia izan da, baina, jakina, ez da hemen amaitzen, zaintzarekin ezin baita negoziorik egin. Zaindu ditzagun zaintzaileak. Borroka da bide bakarra. ESK-tik beti egongo gara langileekin eta guztiontzako eskubide sozial eta laboralak aldarrikatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen