Etxetxikietako bidegorri zatia gaur, Martxoaren 8an, ireki da

0
766

Gaur, ostirala, Udalak azpiegitura berria ireki du, eta zenbait txirrindularik jada erabiltzen hasiak dira. Etxetxikietan ere berriki bukatu dira bai berrurbanizazio obrak baita errekaldeko hormaren berritzea ere. Bidegorri zati honek gerturatu egiten ditu Gipuzkoa etorbideko bidegorri zatia eta Zerrajerako etxeetakoa.

2022ko maiatzean proiektua aurkeztu zen, eta Etxetxikietako obrak iazko ekainean hasi ziren. Gogoratzekoa da iazko uztailean obra hauetako langile bat hil zela.

Lanek, besteak beste, hiru kalexkak berrurbanizatu dituzte, erreka ondoko horma berrindartu dute, eta bidegorria egiteaz gain, espaloi zabalagoak sortu dituzte.

Horiek egiteko, beharrezkoa izan da motordun ibilgailuentzako zenbait plaza kentzea. Argiteria ere berritu egin da Arrasate erdialdeko gune honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen