Etxerik gabeko pertsonentzat ez dago neguko aterperik Arrasaten

5
1353

Arrasateko Caritasek azaldu digu pertsona hauek “Eibarkora joan behar izaten dutela, eta han gehienez 5 gau igaro ditzaketela”. Ondorioz, zenbaitetan Arrasaten kalean lo egiten dute, urtarrilaren 5-6 arteko gauean adibidez [goiko argazkia].

Arrasaten eta Debagoienean egun ez dago neguko aterperik, eta etxerik gabeko pertsonek “Debabarreneko aterpera joan behar izaten dute, Eibarrera. Han gehienez 5 gau igaro ditzakete”.

Arrasateko Caritaseko lagunek Eibarko “baliabide horren berri ematen diegu hemengo kaleetan eskean ikusten ditugun pertsonei”. Alabaina, adierazi behar da ere “pertsona hauetako batzuek ez dutela aterpeetako araudia bete nahi, eta batzuetan aterpeari uko egiten diotela”.

Elkartasun erakunde honek ere gogora ekarri du “badirela Arrasaten ere pobrezian bizirauten duten pertsona gehiago, ezin dutenak etxeko berogailua piztu, lau mantarekin egon behar direnak etxean,… Dena den, etxerik ez izatea are latzagoa da”.

5 IRUZKIN

  1. Ze tristia ez egotia aterperik etxerik gabeko jendiantzat. Arrasaten bakarrik ez, herri danetan egon biharko zien.

  2. Baina Ecobulebar deitzen den paseo izugarri polita dago erdigunean, bidegorria inora lotzen ez duena baina oso polita, paseo txiki bat eta etxera!. Musika eskola berria Euskalduna Jauregia bezalakoa edo hobea. Eta batezbe, ez ahaztu Kiroldegi berria ia ia egin dela, eta orain Iturripe ere berria izango da PNVk hauteskundeak irabazten baditu, super 😉
    Kooperatiba mundialak daude Arrasaten, eta lehen mailako politikoak astero etortzen dira hona bazkaltzen eta alkateaz argazki bat ateratzen, horrek asko laguntzen duelako produktuak atzerrian saltzen.
    Osea, ez kejatu pobreek ez badute non lo egin, maila erdi altuko herritarrek bozkatzen dute eta beraintzako egoki gobernatzen da. Postaleko herria dugu Arrasate, ez etorri gaua kalean pasatzera, pordios, ez dezaten esan herria izugarri hobetu EZ dela.

  3. Zk eta Inari: kalean lo egiten dutenak ez dira asko eta ez dira arrasatearrak. Egoera horri hain larria baderitzozue kalean lo egiten dute pertsona horiek jaso eta eraman zuen etxera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen