‘Etxera (lagunak)’ bideoklip eta kantua kaleratu ditu Des-kontrolek

0
353

Talde arrasatearrak lagun ugari izan ditu ondoan, lan berri hau aurrera eramateko.

DSK atzo hasi zen abestia eta bideoklipa jendartean ezagutzera ematen. Lan berri honetan lagun ugari izan ditu ondoan:

  • Endika – Rotten XIII
  • Lander eta Olli – Brigade Loco
  • Peio – Orreaga 778
  • Remen – Kaleko Urdangak
  • Andoni – Rebel Noise
  • Oxel – Kontralde
  • Xagu eta Tronpi – Iheskide
  • Asier Sala
  • Fermin Muguruza
  • Garazi Barrena

Nahasketez Haritz Harreguy arduratu da, masterizazioaz Antonio J. Moreno, hitzez Peru Aranburu, eta produkzioaz eta edizioaz 168 Ekoizpenak. Mauka Musikagintzak ere ekimen honetan parte hartu du.

“Mila esker guztioi – adierazi du DSKak – eta, bereziki, Asier Elgezua, Velasko, Leire eta Arrasateko asteartetako enkarteladako kideei, zuen laguntzagatik!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen