Etxepe, Tatta&Denso, Mutiko, J Martina,… Monterronen ariko dira uztailaren 4an

0
682

Judeline eta Ébanok ere parte hartuko dute Egurhotza izeneko jaialdi berrian. Sarrerak honezkero erosgai daude.

Argazkia: MB artxiboa.

Uztailaren 4-6ko asteburua musikaz beteko da Monterron parkea. Izan ere, Mondra&Roll jaialdiaz gain (uztailaren 5 eta 6an ospatuko dena), egun bat lehenago Egurhotza festibala ospatuko da.

Bertan Arrasateren zenbait lagun gaztek parte hartuko dute, musika urbanoetan nabarmendu diren Etxepe taldea, Tatta&Denso eta Mutiko, hain zuzen.

J Martinak ere kontzertua emango du, Larrabetzu (Bizkaia) eta Barañain (Nafarroa) artean elektronika eta pop egiten dituen taldeak.

Karteleran ere Judeline azaltzen da, Kadizko Lara Fernández Castrelo gaztea, pop-indiea jorratzen duen artista.

Eta Madrilgo Ébano raperoak ere zuzenekoa emango du Euskal Herriko jaialdi berri honetan.

Festibalaren antolakuntzatik adierazi dute “kaleko doinuak sustatzeen dituen ekitaldia izateko asmoarekin martxan jartzen” dutela.

Jaialdi hau posible egingo dutenen artean Arrasateko Udala dago, eta sarrerak jada erosgai daude

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen