Etxepe taldeak kontzertua emango du Ziorlafest 2026 edizioan

0
2377

Musakolako batzordeak jaialdia prestatzen dihardu, eta oholtzan izango dira ere 48280, Lepue zapaldu eta ASFV taldeak, urriaren 24an.

Argazkia: Lore Gazteak, Etxepe eta Txikitxu Arrostaitz

Etxepek San Isidroko karpako publikoarekin konektatu egin zuen iazko Musakolako jaietan.

Aurten leku berberean kontzertua emango du, baita herri bereko Lepue zapaldu punk-rock taldeak ere.

Lekeitioko 48280 rap taldeak eta ASFVek osatuko dute kartelera, eta jaialdia gaueko 20:00etan hasiko da. Arrasateko Udalak antolakuntzan ere parte hartzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen