Beheko testua: Kooltur Ekintza / Bideoak: Etxekalte.
Ostegun honetan, otsailak 2, Etxekalte taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Bermeoko talde gaztea kostaldeko herri horretako harrobi aberatsaren balioetako bat da. Lana gogor eginez, nabarmen haziz doa laukotea diskotik diskora.
Iluntasuna, sentimendua, indarra, post-rocka, metala eta emo esentzia batzen ditu; eta horren adibide dotorea den ‘Nor da norbera’ lan berria aurkezten dihardu.
https://etxekalte.bandcamp.com/