Etxegabetzeen aurka 30.000 € erabiltzea eskatu dio plataformak Udalari

0
997
kaleratze

Kaleratzeak Stop Desahucios Debagoiena Plataformak beharrezko ikusten du Arrasateko etxegabetzeen aurkako zerbitzu bat abiatzea.

Kaleratzeak Stop Desahucios Debagoiena Plataformak urtarrilaren 7an Arrasateko 2020ko Aurrekontuei helegitea aurkeztu zien.

Aurkezpen hau, plataformak adierazi duenez, “Erregistro Orokorrean egin zen eta aurrekontuei helegiteak aurkezteko epearen barruan”.

Plataformak “erabat beharrezkoa” ikusten du “baliabide ekonomikoak bideratzea etxegabetu diren pertsonen eta familien arretara”.

Era berean, zehazten du balizko dirulaguntza hau zuzendu behar dela “fede onez jokatzen duten pertsonei eta familiei, eta euren etxebizitza nagusia kentzen dietenean”.

Hori gauzatzeko, plataformak beharrezko ikusten du balizko “zerbitzu bat abiatzea, baliabide ekonomiko nahikoak izango dituena, erreminta ezberdinak izango dituena”:

  • Entitate finantziarioen eta familien arteko bitartekaritza
  • Plataforma sozialei laguntzea

Plataformak beharrezkotzat ikusten ditu Arrasatek zerbitzu hau eta baliabide ekonomikoak izatea, areago “Gipuzkoako Probintzia Entzutegiak, hau da, horrelako gaiak epaitzen dituenak, bere irizpide goitik behera aldatu duelako”.

Izan ere, irizpidea aldatu du “epemuga aurreratuaren klausula indargabetzearen ondorioetan. Erabaki hori oinarritu du “Auzitegi Gorenak gomendatutako irizpidean”.

Horren arabera, “klausula hau gehiegikeriatzat jotzen du, baina kontuan hartzen du zordunak ordaintzeke utzitako kuota kopurua”. “12 kuota baino gehiago badira, exekuzio hipotekarioak jarraitzea esaten du. Horrek dakartza etxebizitza enkantera eramatea eta familiak etxea galtzea”.

Plataforma irizpide aldaketa horren aurka azaldu da: “Ez ditu kontsumitzaileak laguntzen, ezta urrundik ere, eta erakunde bankarioen oso aldekoa da”.

Horren ondorioz, “Gipuzkoan hemendik aurrera, 12 kuota baino gehiago ordaintzeke dauden kasuetan, litekeena da etxea galtzeko arriskua izatea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen