Etxegabetu nahi zaituzte? [Testua: Deba Bailarako Etxebizitza sindikatua]

0
642

Irudia: DBES, artxibokoa.

Azken urteotan, etxegabetzeek gora egin dute. Oihartzun handiena duten etxegabetzeez gain, non, epaile baten aginduz poliziak familia bat bortxaz kanporatzen duen ordaindu ezin duen etxe batetatik, etxegabetzeek forma ezberdinak hartzen dituzte. Gero eta ohikoagoak dira alokairu kontratu etete ezberdinak medio pertsona edo familia bati etxebizitzara sarbidea ukatzea, etxegabetze ilegalak burutzea (Desokupa erako enpresek, poliziak berak,…), sarraila aldaketak, jabeek argia moztea bezalako presio mekanismoak erabiltzea eta abar.

Guretzat, doako eta kalitatezko etxebizitzara sarbidea guztioi bermatu beharreko oinarrizko bizi baliabidea da. Honek ordea, etxebizitzen jabetza esklusiboa irabazi ekonomikorako iturri gisa darabilten horien interesekin talka egiten du. Talka honen aurrean, instituzio publikoek irabazien logikarekin hausteko duten ezgaitasuna erakutsi dute berriz ere. Konponbiderik eman ezinik, sortzen diren ondorioen halamoduzko kudeaketa bat egiten saiatzen dira. Hala nola, kalitate txarreko etxebizitzak merkaturatuz, irabaziak bermatzeko diru laguntzak jarriz edota banketxeei hipotekei loturiko etxegabetze prozesuak aldi baterako geldotzearen truke kontzesioak eginez.

Bien bitartean, bizi baldintzen kaskartze eta garestitze garaiotan, geroz eta gehiago dira etxebizitzara sarbidea ukatua dutenak eta baita euren etxebizitzatik kanporatuak izango. direnak ere. Testuinguru honetan, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistatik, etxegabetze guztiak baldintzarik gabe, behin eta betiko gelditu daitezela aldarrikatzen dugu. Guk, bide horretan egingo dugu lan.

Etxegabetua izateko arriskuan bazaude, jarri gurekin harremanetan: 671 195 924 telefonoan edo esindikatua.debabailara@gmail.com posta helbide elektronikoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen