“Etxebizitzara sartu zaizkigu eta bitxiak lapurtu dizkidate”

0
3619

Arrasate dorrean gutxienez bi lapurreta eta saiakera bat izan dira azken egunetan. Bizilagunek gutxienez bi salaketa aurkeztu dituzte. Ertzaintzak hainbat aholku eman ditu bereziki opor garaian lapurretak ez izateko.

Azken egunetan zenbait lapurreta izan dira San Andresen, eta gutxienez horietako bi Kurtze-txiki kaleko Arrasate dorrean izan dira.

Mondraberri lapurreta jasandako pertsona batekin izan da eta azaldu digu “etxeko atea giltzaz ixten dugunean, beti buelta bat baino gehiago ematen dizkiogula”.

“Lehengo egunean ere horrela egin genuen, baina etxebizitzara itzultzean, konturatu nintzen ateak buelta bakarra emanda zuela. Orduan lapurretaren susmoa hartu nion”.

“Etxera sartu eta bitxiak uzten ditudan tokira joan nintzen, eta konturatu nintzen hainbat bitxi lapurtuak zizkidatela”. Familia honek lapurretari dagokion salaketa aurkeztu du komisaldegian.

Dorre bereko bizilagun batek azaldu digu “beste etxebizitza batean lapurrek 100 € inguru eta bitxiak ostu dituztela”. Gutxienez bi salaketa aurkeztu dira, horietako bat Ertzaintzaren komisaldegian, Ertzaintzak berak baieztatu digunez.

“Bi kasuetan lapurrek ez dute etxebizitza hankaz gora jarri, eta beraz zailagoa da jakitea ea lapurtu duten edo ez”.

Gainera, beste etxebizitza batean sartzen saiatu dira, baina ezin izan dute ireki. Etxebizitza honetako pertsonaren semeak baieztatu digu lapurrak saiatu zirela.

“Nire ama etxetik kanpo zegoela aprobetxatu zuten, eta sarraila behartzen ahalegindu ziren”. Azaldu digunez litekeena da lapurrek “bumping sistema erabili izana”. Animo lapurreta edo saiakera jasan duten pertsona denei!

Ertzaintzak ondoko aholkuak ematen ditu lapurretak saihesteko:

Etxeetako lapurretak prebenitzeko aholku orokorrak:

1.- Itxi giltzaz beti etxeko atea.
2.- Norbait bizi denaren itxura eman: ireki pertsianak, eseki arropa, ate aurreko alfonbratxoa betiko tokian utzi…
3.- Etxean egon ezean, kudeatu buzoitik posta erretiratzeko modua.
4.- Ez utzi ezezagunei edo akreditatu gabeko pertsonei atarian sartzen.
5.- Ipini ataritik kanpora posta jasotzeko ontzi bat.

Aholku bereziak:

1.- Ez gorde baliozko gauzak erraz asmatzeko moduko tokian.
2.- Ez gorde diru-kopuru handiak eskudirutan.
3.- Ez aipatu etxetik falta izango zarela toki publikoetan eta ezezagunen aurrean.
4.- Egin bitxien eta baliozko objektuen inbentarioa, argazkiekin, serie-zenbakiekin, inskripzioen oharrekin, eta abarrekin.
5.- Lapurretaren bat izanez gero, deitu 112 zenbakira eta ez ukitu ezer harik eta ertzainak etorri arte.
6.- Deitu 112 zenbakira susmorik izanez gero.

Lapurretak prebenitzea fatxadan eta patioan aldamioak dauden etxeetan:

Eraikinetan aldamioak instalatzen dituztenean, gazkileek etxebizitzetara igotzeko aprobetxatzen dute, eta haietan harrapatzen dituzten baliozko objektuak lapurtu. Horrelakoak zailtzeko:

1.- Itxi aldamioetatik sartzeko moduko leihoak eta pertsianak.
2.- Itxi aldamioetatik sartzeko moduko eskaileretako leihoak.
3.- Erretiratu aldamioetatik ikus daitezkeen baliozko objektuak.
4.- Saiatu segurtasun-neurridun aldamioak instalatzen.

Orokorrean, Ertzaintzak aholkatzen du “prekauzio-neurriak hartzea, ezusteko desatseginak saihesteko. Etxebizitzetako lapurretak saihestea guztion zeregina da”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen