Etxebizitza duinak langile guztientzat ekimena izan da gaur

0
561

Testua: LAB Arrasate

Ekimen hau aprobetxatu nahi dugu LABeko ekintza sozialeko komunitatearen berri emateko. LABen azken urteetan eztabaida bat aurrera eraman da, eta eztabaida horretatik ateratako emaitza izan da ekintza sozialeko federazio bat sortzea. Zergatik eta zertarako ekintza sozialeko arloa? LAB sindikatua lantokietatik herrira jauzia emateko, ekintza sozialeko federazioak herraminta bat izatea nahi dugu.


Bizitzaren prekarizazioa ez da soilik lantokietan ematen eta beraz, politika sozialak gure praktika sindikalean bestelako pisu handiago bat hartzea nahi dugu. Ekintza sozialeko komunitateko partaide izateko ez da LABen afiliatua egon beharrik. Herritar guztiei irekita dago komunitate honetako partaide izatea. Hiriburuetan hasi dira komunitate hau sortzen, eta gainontzeko eskualdeetan ere hasi nahi dugu pausoak ematen, baita Arrasaten ere. Beraz, izena eman nahi duenak eskuorrietan azaltzen da nola egin, edota bestela LABeko norbaitekin jarri harremanetan.


Etxebizitzaren problematikarekin hasi gara, baina hainbat alor daude jorratzeko arrasaten, jatorri aniztasunarekin lotutakoak, ekologismoarekin lotutakoak, lan harremanekin edota feminismoarekin lotutakoak etab. Oraingoan etxebizitzaren aldeko ekimen txiki hau prestatu dugu, baina gure helburua eskualdean eta kasu
honetan arrasaten, ekintza sozialeko komunitatea osatzea da. Eta hortik aterako dira aurrera begirako ekimen berriak.

Komunitate hori saretu nahi dugu, pausoz pauso, astiro baina aurrera eginez. Eta behin hau esanda, gaur hemen bildu gaituen arrazoia gogoraraztea, etxebizitza eskubidea aldarrikatzera etorri gara. Etxebizitza langileon bizi baldintzen prekarizaziorako funtsezko elementua da (prezio onartezinak, funts putreak, etxegabetzeak…). Etxebizitza egoki batek denon eskubide subjektiboa beharko luke baina espekulazioak eta prezio garestiek hau zailtzen dute.


Eta horren adibidea da hemen aurrean egiten ari diren etxebizitzen kasua. Hemen (San Andres berri) eraikitzera doazen etxebizitzetatik 120 libreak izango dira, prezio onartezinekin. Beste aldean berriz, Uribesalgon, 28 izango dira libreak eta 21 tasatuak (VPT). Udaletxetik esango digute VPO eta VPT etxebizitzak ere egingo dituztela, eta egia da, baina etxebizitza horietan ere langile jendearen eros ahalmenari ez zaio erantzuten. Guk bost aldarrikapen egiten ditugu ekimen honetan:

  1. ETXEBIZITZA ESKUBIDE SUBJETIBO ERREALA.
    Oinarrizko eskubideen sarbidea da etxebizitza eskubidea izatea eta beraz, sarbide unibertsalari uko egitea, indarkeria estrukturala eta instituzionala da. Ezin dira onartu etxebizitza eskuratzeko inongo diskriminaziorik (sexu generikoak, arraza, adina) eta hauek legez zigortu behar dira.
  2. ESPEKULAZIOARI EZ. ALOKAIRU SOZIAL ARAUTUA LEHENETSI.
    Erabilera balioa lehenetsi behar da, merkantilizazioari ateak itxiz. Horretarako, alokairuaren prezioa arautu behar da Arrasateko herriaren araberako adierazle soziala sortuz.
  3. GEHIENEZ DIRU SARREREN %30A.
    Pertsona bakoitzak ez luke bere diru sarreren %30 baino gehiago bideratu behar alokairu/hipoteka gastuetarako, larrialdi egoeran dauden edo etxebizitza publikoen kasuan, gehienez %15a izanik. Horrela, alokairuetan KPIaren igoera debekatu soldata igoera bera izan ez dutenentzat.
  4. PARKE PUBLIKOA HANDITU, JABEGO HANDIAK DESJABETU!
    Eraiki aurretik, eraldatu: etxebizitzak trantsizio ekologikorako prestatu behar dira eta jabetza publikoan dauden kopurua handitu. Nola? Funts putre eta espekulaziorako darabilten jabego handien etxeak desjabetuz.
  5. ETXEGABETZEAK GELDITU
    Hipoteka eta alokairuzko etxegabetzeak debekatu eta alternatibak bermatu behar ditu instituzioek. Etxebizitza eskubidea bermaturik ez dagoen bitartean, okupazioa despenalizatu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen