Testua: LAB Arrasate
Etxebizitza duina bermatzea, langile jendearen oinarrizko bizi baldintza duintzeko ezinbestekoa da baina gaur egun etxebizitza eskubidea merkantilizatu eta espekulaziorako eta aberastasuna metatzeko erabiltzen ari da, ondorio sozial larriak eraginez.
Arrasate ez da salbuespena. Arrasateko Udalak hainbat proiektu berri ditu eskuartean; Uribesalgo, San Andres Berri, Garaia, Uruburu, Zerrajera etabar. Hauetatik 200 etxebizitza baino gehiago dira libreak, prezio onartezinekin. Horretaz gain, gainontzekoek ere inondik inora ez dio langile jendearen eros ahalmenari erantzuten.
LAB sindikatuaren ustez langileon bizitzen prekarizazioa ez da enpleguan ematen ari den fenomeno isolatua; gure bizitzaren eremu guztietara hedatzen ari den gaitza da.
Horregatik, otsailaren 28an, astelehena, 18:00etan, Arrasate-Mondragon biribilgunean (San Andres auzoko Polmetasa zaharraren pareko rotondan) egoera jasangaitz honen aurrean salaketa egiteko kontzentrazio baterako deia luzatzen dizuegu.
Bizitza duina merezi dugulako eta horretarako langile guztioi kalitatezko etxebizitza duinerako sarbidea bermatu behar zaigulako, honako aldarrikapen hauek eramango ditugu:
1. ETXEBIZITZA ESKUBIDE SUBJETIBO ERREALA.
Oinarrizko eskubideen sarbidea da etxebizitza eskubidea izatea eta beraz, sarbide unibertsalari uko egitea, indarkeria estrukturala eta instituzionala da. Ezin dira onartu etxebizitza eskuratzeko inongo diskriminaziorik (sexu generikoak, arraza, adina) eta hauek legez zigortu behar dira.
2. ESPEKULAZIOARI EZ. ALOKAIRU SOZIAL ARAUTUA LEHENETSI.
Erabilera balioa lehenetsi behar da, merkantilizazioari ateak itxiz. Horretarako, alokairuaren prezioa arautu behar da Arrasateko herriaren araberako adierazle soziala sortuz.
3. GEHIENEZ DIRU SARREREN %30A.
Pertsona bakoitzak ez luke bere diru sarreren %30 baino gehiago bideratu behar alokairu/hipoteka gastuetarako, larrialdi egoeran dauden edo etxebizitza publikoen kasuan, gehienez %15a izanik. Horrela, alokairuetan KPIaren igoera debekatu soldata igoera bera izan ez dutenentzat.
4. PARKE PUBLIKOA HANDITU, JABEGO HANDIAK DESJABETU!
Eraiki aurretik, eraldatu: etxebizitzak trantsizio ekologikorako prestatu behar dira eta jabetza publikoan dauden kopurua handitu. Nola? Funts putre eta espekulaziorako darabilten jabego handien etxeak desjabetuz.
etxebizitza duinak langile guztientzat ekimena Arrasaten
Hipoteka eta alokairuzko etxegabetzeak debekatu eta alternatibak bermatu behar ditu instituzioek. Etxebizitza eskubidea bermaturik ez dagoen bitartean, okupazioa despenalizatu