Etxebizitza duina izateko “sakoneko aldaketa” exijitu du Ernaik, “ultra eskuinaren aurka”

0
2305

Bilkurako parte-hartzaileek salatu dute “funts putreak eta enpresari handiak aberastu daitezen, gu geroz eta pobreagoak garela”. Hauteskunde estatalei begira, balizko PP-Vox gobernuaren aurrean “egin dezakegun onena Euskal Herria eraikitzen jarraitzea da”.

Arrasateko Ernaik deituta, elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean Herriko plazan.

Beste horrenbeste egin da Euskal Herriko 25 udalerri gehiagotan, nahi bat adieraziz:

“Azken asteetan etxebizitza duinaren alde altxatu den olatu herritarraren beste urrats bat izatea”.

Parte-hartzaileek “benetako eta integrala den konponbide bat” exijitu dute, eta hori egin ezean “ez dugu atzerapausorik egingo”.

Gaurko mobilizazioa baldintzatu du gaur espainiar Gobernuak hauteskunde estatalak aurreratuko dituela iragartzeak.

“PP-Vox gobernu baten aukera epe laburrean eman daitekeen errealitate bat dela esan dezakegu”.

Goian aipatutako bi auziak, biak ala biak, “bizi dugun garaiaren eta kapitalismoaren ezintasunen ondorio dira”.

“Kapital metaketari eusteko, geroz eta herritar gehiago prekarietate gordinenera kondenatuak izaten ari gara”.

Izan ere, etxebizitza duin bat izateko eskubidea “oinarrizko eskubide behar lukeena, negoziorako bitarteko bihurtu dute”.

“Funts putreak eta enpresari handiak aberastu daitezen gu geroz eta pobreagoak gara”.

Arazo horrek guztiak “orain arteko ereduarekin moztea eta sakoneko aldaketa bat martxan jartzea eskatzen ditu”.

Hala ere, PP eta Voxek arazoaren ardura “pertsona migratuetan kokatu nahi izan du” eta “manifestarien zuzeneko kriminalizazio bat bultzatu dute”.

Ernaik gaitzetsi du bi alderdi politiko espainiarrak “kapitalista handien morroi eta presa txakurrak baino ez” direla.

“Egin dezakegun onena Euskal Herria eraikitzen jarraitzea da” eta Euskal Herrian “badugu aukera herritar oro duintasunez biziko duen Euskal Errepublikarantz bide egiteko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen