“Etxealditik Euskaraldira” kanpaina martxan dago

0
571

COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran jarri da martxan kanpaina, etxeko hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz.

Euskaraldiaren bigarren edizioa aurten egingo dela aurreikusten da, nahiz eta egoera berezi honek ekimena guztiz aldatu duen: epeak, lana egiteko modua…

Testuinguru honetan aurkeztu da aste honetan Etxealditik Euskaraldira ekimena. Helburua, etxeko ohituretan eragitea da. Kanpaina martxan izango da maiatzaren 3a bitartean eta ariketa ezberdinak proposatuko dira, egunez egun.

“Etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko” aipatzen du batzorde antolatzaileak Topagunetik.

Kanpaina jarraitzeko eta parte hartzeko: https://euskaraldia.eus/etxealdia/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen