‘ETXE TXIKINEK’ LIBURUAREN AURKEZPENA: ekainak 18

0
337

Intxorta 1937 elkarteak argitaratu du, Xabier Bengoak, Jose Angel Barrutiabengoak eta Juan Ramon Garaik egindako lana. Aurkezpen irekia ekainaren 18an izango da, Kulturaten, arratsaldeko 18:30ean.

Irudia eta beheko testua: Arrasate Zientzia Elkartea.

Arrasateko Etxetxikinek eraikitzeko bi egoera batzen dira, biztanleriaren hazkundea alde batetik eta Estatuan ETXE MERKEAK eraikitzeko ematen diren lege berriak bestetik

Biztanleriaren hazkundea

Arrasaten 1900etik 1920raino biztanleria 3.200 pertsonak izatetik, 5.915 pertsona izatearaino igotzen da, 1906ean Union Cerrajeraren sorrera batetik eta Vasco Navarro trenbidea eraikitzarena 1917tik 1923raino bestetik, eskulan eskaria haunditu zuen eta biztanleriaren hazkundearekin batera etxe bizitzen eskasia handitzen zen. Familia bat bizi zen etxean familia batzuk bizitzen joan ziren edo ganbaretara bizitzera joaten hasi ziren.

Etxe Merkeen legeak

Etxe Merkeen legeak berriz Estatuan 1911, 1921 eta 1922ean onartzen dira, Inglaterran edo Frantzian egindako antzeko proposamenen adibideetatik hartuta. Etxeak eraiki behar ziren hirigintza esparrutik kanpo, onurak zituzten zergak ez ordaintzeko, lurrak erostean, lizentziak eskatzerakoan eta eraikita gero 20 urteetan besteak beste.

Patioak eta ortuak etxearen barnean kokatzen ziren, azalera estali gabeak guztiaren % 60 izan behar zuen (Etxe txikiñen auzunearen azalera ez eraikia da azalera osoaren % 83, hortaz % 23an gainditzen du eskatzen den gutxienekoa) eta ezin zen etxe merketzat hartu onuradunek ordaindu behar izanez gero beren diru-sarreren bostena baino gehiagoko urteko alokairua.

Lorategi herria Arrasaten

Eraikitzeko lurrak UCEMek Maria Barrutiari erosi zion (Luis de Hierroren emazteari 1923ko ekainaren 6an, Zalduspe baserria eta Betasolo lur zoroa 82.832,42 pezetagatik.

Betasolon 1924an eraiki ziren 18 Etxe Merkeen proiektoa Mariano Arteaga Villamor nafar arkitektoak egin zuen eta proiektoaren zuzendaria berriz Cipriano Artetxe Arkitektoa izan zen.

Etxeak eraikitzeko kostoa berriz 6.000 pezetarainokoa etxe bakoitzekoa izan zen.

Betasolo finkak guztira 4.466 m2 zituen eta horietatik etxeeatara iristeko hiru bideetarako (326 metro koadro) kenduta beste dena etxeen azalera 41 metro 2 eta ortuetarako 190 metro koadro etxe bakoitzendako izan ziren. Etxeak ez ziren handiak, baina etxe bakoitzak inguruan zeukan lur zoroarekin ordurarte ez ziren ezagutzen etxeak izan ziren Etxeak lorategiaz (lorategi eta ortuak batez be hasieratik).

1924ko ekainaren 2ko Osoko Bilkurak “erabaki zuen Union Cerrajerako gerenteari (Toribio Aguirre) eskatutako baimena ematea hamazortzi etxe eraikitzeko Betasolo izeneko parajean, Udaleko Osasun Ikuskatzaileak txostena egin ostean.

Urte hartako ekainaren 16an erabaki zen “Betasolon eraikitako etxeen auzune berriak izena izango du Maalako auzoa, eta erabaki zen Etxe Merkeen Batzarra eratzea herrian.

Horrek guztiak adierazten du proiektua azkar garatzen ari zela, izan ere, 1924ko irailaren 26an Union Cerrajerak baimena eskatu baitzuen Etxe Merkeen auzunerako, baldintza hauetan: “urak eroateko obretarako, bidearen zati batean, udalaren jabetzakoa, hiltegira doana eta udalerriarentzat kargurik izan barik mesedea eta erosotasuna izango duena bizilagunentzat”.

Eskaera hori dela-eta Dagoberto Resusta alkateak, bertan ziren zinegotziek aho batez onartuta, azaldu zuen “Union Cerrajerak egin duen eskaera da oso mesedegarria, ez bakarrik entitate horrentzat, oro har bizilagun guztientzat ere bai, zeren egin asmo diren obrekin irekitzen da sarbide berri bat, zeinak komunikatzen baitu tren geltokiko errepidea Bergararako bide nagusia. Gainera, proiektu horrekin ados daude harakinak eta hiltegira joaten diren pertsonak.”

1924aren amaieran, baimena eman zitzaion Union Cerrajera sozietate anonimoari udalerriko jabetza publikokoko lurrak erosteko, tren geltokiko kalea eta Bergarako errepide nagusia lotuko zituen errepidea eraikitzeko, obrak exekutatu zitzan, udalak emandako baimenaren arabera, irailaren 26an egindako bilkura berezian emana, hiltegira doan zortasun bidea aldatzeari.

Union Cerrajerak zubi berri bat eraiki zuen Aramaio errekan, eta horrek bide eman zuen tren geltokiaren etorbidea eta Bergarako errepidea nagusia komunikatzeko. Eta bere kontura itxi zuen horma bat eraikiz. Maalako futbol zelaiko esparrua, errepidearekin mugan zegoena. Bide partikularra bezela ezaguna ordutik.

Hiltegia 1900an, Fulbol zelaia 1922an eta Txaparro etxea aurretik eraikitakoak ziren, Etxe txikinek baino lehenago baina errepiderik gabe.

Maizterrak, errentatik salmentaraino

1925-1930: lehen maizterren zerrenda aztertuta, denak Union Cerrajerako langileak ziren, gehienak ziren langile espezialistak, edo peoiak eta 24 errealeko jornal batekin egunean. Bazen enkargaturen bat ere, bulegoko langileren bat eta tailerreko ofizialak.

Maizterrek 30 pezetako errenta ordaindu behar zituzten hilean, beraz, 360 pezeta urtean.

1923ko ekainean, gizonen eguneroko jornala Unión Cerrajeran 24 erreal inguru zituen, hau da, egunean 6 pezeta irabazten zituzten, astean 36 pezeta, emakumeak erdia irabazten zituzten. Legeak zioen bezala urteko soldataren % 5 baino gutxiago ordaintzen zituzten maizterrak alokairua.

30 pezetako alokairua aldaketa barik mantendu zuen Union Cerrajerak etxetikiñek 643.000 pezetan salgai jarri zuen arte 1986ko maiatzaren 26an.

Bitartean ordutik maizterretan aldaketa asko egon dira, bots familila ezik: Arregi (Arrue, 8); Uribe, ( 34); Leibar- Inda, ( 20); Bolinaga (38-26); eta Eraña- Bengoa (12-28). Beste etxetxikiñetan bizilagunak aldatu dira, lehenak 1936ko gerraren errepresioengandik, Union Cerrajeratik kaleratuak izan zirelako. Beste batzuk beste arrazoi askorengandik. Saiatu gara bertatik ehun urte hauetan pasatutako bizilagunen izen eta abizenak aipatzen, ez bakarrik 18 etxetxikiñenak baita ere kalean egon ziren beste etxe batzuetakoak: Villa Amparo, Fakundaren etxea, Barrenatxo eta Txaparro etxeak.

Liburuan guztira 118 argazki daude

80 argazki bertako bizilagunenak dira, 30 auzoko bistak, besteak planoak, erreziboak, fakturak eta bi margotutako lanak, liburuaren azalarena Julio Galarta Bengoak, Agirre Esquibel, (Alanbrero) etxekoei margotutakoa eta bigarrena bertako bizilaguna Iñaki Inda Leibarrek egindakoa.

Badira beste gai batzuk liburuan, eta hemen aipatuko ditugu:

  • Etxetik kanporatutakoak gerra garaian eta Giza urraketak.
  • San Agustin eguna 1942an: Mikaela Bakarte, Libe Bengoa eta Sofia Jaureguiren testigantzarekin.
  • Kalearen izenari buruz. Maala izatetik Virgen de Aranzazu izatera. Iñaki Inda, Imanol Moreno eta Pepi Gorosabelen testigantzarekin
  • Enpresak eta negozioak kalean.
  • Etxetxikiñetako azken bizilagun gazteak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen