Etxe Txikietako obretako pertsona bat zendu da lan-istripuz

0
3237

Mutil gaztea lanean ziharduela ondoezik sentitu zen, eta Ospitalera eraman zuten arren, bihotzekoak jota hil zen. Obra hauek Construcciones Moyua egiten dihardu, Udalak iaz kontratatuta.

Etxe Txikietako obretan ziharduen langile gazte bat astelehean, lanean ziharduela, ondoezik sentitu zen.

Ospitalera eraman zuten baina larrialdi-zerbitzuetako atean bihotzekoak eman zion. Mondraberrik jakin ahal izan duenez, suspertzen ahalegindu ziren arren, Ospitalean zendu zen.

Lagun hau jatorriz portugaldarra zen, eta bere gorputza atzo bere sorterrira garraiatu zuten. Gure doluminak bere senide eta gertukoei.

Etxe Txikietako obren helburuak dira gune hau berrurbanizatzea eta errekaldeko horma konpontzea.

Obrak ekainetik martxan daude, eta horretarako Udalak 2022ko urrian Construcciones Moyua SLri esleitu zizkion lanak.

Halaber, Udalak onartu zuen bertako obretako langileei Gipuzkoako eraikuntza eta herri-lanen sektoreko hitzarmen kolektiboa aplikatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen