Familia bat gutxienez etxe barik geratu da San Josepeko suteagatik

0
4939

Sua 14:30 aldera piztu da eraikin batean, bi etxebizitza dituena. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta ez da zauriturik izan.

Bertako bizilagun batek azaldu digunez “atseden hartzen ari ginela suteaz ohartu gara, neskatila hartu dugu, eta berehala irten gara etxetik”.

Eraikina San Josepe harrobiaren ondoan dago, eta bi etxebizitza ezberdin ditu bere barruan. Etxe horietako batean familia bat bizi zen eta “orain etxerik ez daukagu, zer egin dezakegu?”.

Sua 14:30ak inguruan piztu da, oraindik ezagutzera eman ez den arrazoi batengatik, eta suhiltzaileak ziztu bizian bertaratu behar izan dira. Udaltzainek eta ertzainek ere gauza bera egin dute.

Badirudi ez dela zauriturik izan, eta suhiltzaileak sutea ia kontrolpean dute momentu hauetan.

Albistea osatzen gabiltza.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen