Etoile Musette eta Faltriqueira taldeek itxi zuten atzo aurtengo Hauspo Eguna [argazki galeria eta bideoak]

0
1016

Hauspo Eguneko ospakizunek atzo jarraitu zuten, Herriko plazan egin ziren hiru kontzerturekin. Belgikako Etoile Musette taldeak txotxongilo ikuskizuna eskaini zuen arratsaldean txikienentzat. Ondoren, kontzertu bat eskaini zuen Belgika inguruko musika eta musika-tresnak erakutsiz.

Gauean Faltriqueira talde galiziarrak Herriko plazan jo zuen. Taldeko hiru kidek uda hasieran Pandero Jaialdian parte hartu zuten, baina oraingoan taldea osorik ikusteko aukera izan zen. Kontzertuan Arrasate Trikitixa Eskolak ere parte hartu zuen, eta talde galiziarrarekin abesti bat interpretatu zuten arrasatearrek eszenatokian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen