Etengabeko Arreta Gunea anbulatoriotik Bergarara itzuliko da

0
749

ESI Debagoieneko Etengabeko Arreta Gunea maiatzaren 25etik Bergarako osasun-zentrora itzuliko da. Orain arte, COVID-19aren pandemiaren lehen fasean, Arrasateko Anbulatorioan laguntza eskaini dio eskualde osoko biztanleei.

TESTUA: Debagoieneko ESI. Argazkia: MB Artxiboa.

Gainera bere ohiko arreta ordutegia berreskuratuko du, hau da, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 8:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan arreta 24 ordukoa izango da.

Deseskalatze fasean jarraitzen dugunez, eta biztanleen artean beharrezkoak ez diren kontaktuak saihestu behar ditugunez, telefonoz deitzea eskatzen da, ahal den guztietan behintzat, osasun-zentrora joan baino lehen.

Gogoratzen dizuegu larrialdi arinak edo/eta atzera daitezkeenak norberari dagokion osasun-zentroan jaso behar dutela arreta. Horrela, ospitaleko larrialdien zerbitzua pazienteen kasu ez-arinentzat eta atzeraezinezkoentzat da.

Edonola ere, telefono bidezko arreta egunero eta 24 orduetan eskaintzen da, zure osasun-zentrora deituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen