Carlos Sanchez eta Esther Gomezek zilarra lortu dute Beteranoen Kopan

0
1003

Argazkiak: Saioa kluba.

Domeka arratsaldean Ortuellako kiroldegian Euskadiko Beteranoen V. Kopa jokatu zen.

Arrasateko Saioa klubeko Esther Gómez eta Carlos Sanchezek parte hartu zuten, Gipuzkoako txapelketan lortutako emaitzei esker.

  • Estherrek bigarren postua lortu zuen 2 txanden ostean, Katako 40-19 urte bitarteko beteranoen kategorian.
  • Carlosek bigarren postua lortu zuen 4 Katen ostean, Katako 35-39 urte bitarteko beteranoen kategorian.

Zorionak bioi! “Lehiaketa honetan giro ona eta partaideen maila altua izaten dira – azaldu dute Saioatik – horregatik urteko txapelketa politenetako bat da. Oso atsegina da 80 urtetik gorako jendea kirol bat praktikatzen ikustea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen