Beheko testua eta irudiak: IOZ.
Musika, Zientzia, Filosofia, Mistika eta Chamanismoa gaiak lantzen dituen tailer teoriko-praktikoa da.
Barne-musikaltasunarekin konektatzea ahalbidetzen diguten aintzinako jatorri mistikotik edo modernoagoak diren ariketa praktikoak landuko dira.
Sendatzeko bidai alkimiko bat izango da.
Nacho eta Soniak sendatze prozesuan bidelagunak izango dira, aintzinako tresnak erabiliz, medizina, erritual musika eta hitzaren erabileraren bitartez.

Oraingoan ahotsa askatzeko esplorazio musika tailer hau proposatzen digute. Arnasketa ariketa, mantrak, abesti eta dantzaren bitartez, gure barruko espazio askearekin konektatu ahalko dugu eta besteari konpartitu.
Lehen moduloaren ostean zerbait jateko eta hidratatzeko tartetxo bat hartuko dugu eta musika medizina kontzertua jasotzeko prestatuko gara. Frekuentzia altuko musika hau otoitz sakratuz eta aintzinako kantuz osaturikoa izango da.
Tailer osoa egiteko goizetik 10:00etan hasiko gara, baina bakarrik kontzertura etortzeko aukera ere badago, 16:00etan izango da.
Izena emateko Nacho (631386967) edo Sonia (685037332).