“Espero dut jendeak jaietan oso ondo pasatzea eta arduraz jokatzea”

0
908

Markel Goikolea arrasatearrak musika eta giroa jarriko ditu bai Uribarriko bai Elmako Jaixetan. Pandemia garaian hala egin zuen, eta orain plazetan arituko da.

Argazkia: Akorde Music Experience.

-Zelan ikusten dituzu aurtengo jaiak?

Jendea oso animatuta eta gogotsu ikusten dut, batez ere aurreko bi urteetako geldialdiarengatik.

-Zein dira entzuleek gehien eskatzen dizkizuten abestiak?

-Denetarik dago, reggaetoia askotan eskatzen didaten estiloa da. Baina gehien motibatzen dituztenak euskal kantak dira.

-Zein dira zure abesti gustukoenak?

-Ez daukat abesti bat bakarra gustukoena. Heavya da gutxien gustatzen zaidan estiloa.

-Zer adierazi nahi duzu emakumeen aurkako ziztadei eta eraso homofobei buruz?

-Gauden garaian egonda, lotsagarria iruditzen zait horrelako erasoak gertatzea. Asko dago ikasteko oraindik gizarte honetan, eta borrokatu eta kalera irten behar da halako erasoak salatzera.

-Uribarriko Jaixetan bi saio plazaratuko dituzu, zer aurrera dezakezu?

Uribarriko Jaixetan kriston giroa egongo dela, umeek eta helduek oso ondo pasatuko dute gerturatzen badira.

-Akorde Music Experiencek badu hitzordu gehiago agendan?

-Bai, Gelmako Jaixetan ere parte hartuko dut.

-Beno ba zerbait gehitu nahi baduzu, aurrera Markel, zurea da hitza.

-Bai, espero dut jendeak jaixetan oso ondo pasatzea eta erantzukizunez jokatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen