Taldeko 30 neska-mutil inguruk parte hartu dute 16, 18 eta 20 Urtez Azpiko Gipuzkoako Txapelketetan. Malen Ruiz de Azuak ere bertan esku hartu du. Salamancan, Alex Agirianok bi domina lortu ditu estatu mailan.
Argazkiak: Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldea.
Gipuzkoako 16, 18 eta 20 Urtez Azpiko Txapelketak jokatu ziren larunbatean Donostiako Anoeta belodromoan. Arrasate Kanpazar Atletiko Taldeko hainbat gaztek hartu zuten parte, eta ondoko emaitzak lortu zituzten:
600 metroko lasterketan:
- Unai Garcia 1:44:67
- Iñaki Etxeberria 1:55:47
- Markel Errasti 1:42:41



400 metroko lasterketan:
- Ainara Lopez 1:03,02
- Aitor Gallego 56:47
60 metroko lasterketan:
- Maia Etxebarria 8:53
- Maren Garai 9:36
- Lur Lasaga 9:52
- Ane Del Fresno 8:23
- Izaro Garcia 8:93
- Eider Amurrio 9:03
- Uxue Zubillaga 9:08
- Amaiur Arana 8:99
- Danel Gonzalo 8:36
- Txabi Cot 8:15
- Danel Ruiz 7:74
- Unai Iturbe 8:57
- Asier Bueno 8:48
- Oihan Zulueta 7:57
- Ander Otero 7:59
- Iker Menor 7:67


Pertika-jauzian:
- Aimar Uribetxebarria 2,00
- Unai Iturbe 2,80
- Danel Ruiz 3,20

300 metroko lasterketan:
- Maia Etxebarria 44:44
1000 metroko lasterketan:
- Lorea Xiang Cancelo 3:28:49
- Iñaki Etxeberria 3:30:05
- Unai Garcia 3:14:48
- Eñaut Betegi 2:58:24
- Markel Errasti 3:13:20

200 metroko lasterketan:
- Ane Del Fresno 27:82
- Izaro Garcia 31:17
- Xubane Sagastagoia 27:56
- Ainara Lopez 28:29
- Asier Bueno 27:94
- Aitor Gallego 25:33



Malen Ruiz de Azua arrasatearrak pertika-jauziko proban esku hartu zuen Valentziako taldearekin, eta 4’15 metroko salto egin zuen.
Lehiaketa honetan Arrasate Atletikok zilarrezko domina bat lortu du, Danel Ruizek pertika-jauzian, eta brontzezko bi domina, Unai Iturbek pertika-jauzian eta Ane Del Fresnok 60 metrotan.
Gainera, laugarren bi postu lortu ditu taldeak, hain zuzen, Amaiur Aranak eta Oihan Zuluetak 60 metroko lasterketan. Hauek guztiek euren marka pertsonalak ondu dituzte.
Salamancan, 23 Urtez Azpiko Espainiako Txapelketan, Alex Agirianok Real Sociedad taldearekin brontzezko domina lortu zuen luzera jauzian (7’25 metro), baita jauzi hirukoitzean ere (15’09).