Apirilaren 14an, asteartea, ospatuko den II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena dela eta, Ezker Anitza-IU Debagoienak eta PCE EPK-k ekitaldi bat antolatu dute Arrasaten. Ekitaldia espainiar bandera errepublikanoaren igoera izango da, Riegoko ereserkiaren doinuaren erritmoan eta topa errepublikarra.
Ekitaldia Ezker Anitza-IUk Arrasateko Aldai kaleko egoitzaren kanpoaldean izango da –masta egoitzaren ondoko farola izango da– arratsaldeko 18:30ean.

II. Errepublika espainiar honek zuen izpiritu bakezaleari jarraiki, ekitaldia antolatu duten bi erakundeek azkenaldian «ezarri nahi duguten eskalada belizistaren aurkako mezua» igorri dute eta «Eusko Jaurlaritzari esan gerraren eta gerra industriaren bidea hartzea ez dela herri honek bere garapen ekonomikorako hartutako bidea».
Ezker Anitza-IUko antolaketa eta finantza arduradun Juan Luis Merinok,, era berean, espainiar monarkiak gure gizartean duen paperaren inguruan hausnartzea behar-beharrezkoa dela iritzi dio. «Monarkiak oinordetzako erakunde anakroniko bat ordezkatzen du, inolako zilegitasunik gabea eta desberdintasun historikoak betirakotzen dituena. Gainera, errege etxearen kideen eskandalu etiko eta fiskalek gizartearengan duten sinesgarritasuna murriztu dute».
Bi alderdiak bat etorri dira errepublikaren alde apustu egiteak demokrazian, etikan eta giza eskubideetan sakontzea dakarrela. «1931 konstituzio errepublikarrak giza eskubideen eta eskubide politiko eta ekonomikoen alorrean aurrera pausu handiak suposatu zituen eta oraindik ere gizarte justuago baten borroka zuzentzen duten printzipioak ezarri zituen».
Honegatik guztiagatik, sentipen errepublikarra duen herritar oro apirilaren 14an Arrasaten egingo den ekitaldi honetara gonbidatzen dute. «Hirugarren errepublika errepublikarren inpultsoarekin baino ez da etorriko», gaineratu du Merinok.




