Arrasateko herrigunetik igaro ez bazen ere, San Prudentziotik eta Kanpanzarretik pasatu zen atzo Espainiako Vuelta. Arrasatear askok Chris Froome, Enric Mas, Tom Dumoulin eta Richard Carapaz bezalako txirrindulariak ikusteko aukera izan zuten.
Lehen etapa honek Gipuzkoako probintzia zeharkatuko du oso-osorik, Debagoiena barne. Udanako mendatea igo ondoren iritsi zen tropela Oñatira, 15:40ak aldera, eta Elorregiko biribilgunetik igaro zuen. Ondoren, Kanpazarko mendatea igo zuten, 16:00ak aldera. Ondoren, tropelak Elgetarantz jarraituko zuen. Etapa Arrateko gainean amaitu zen eta Roglic izan zen irabazlea.