Espainiako Vueltak Debagoiena bisitatuko du gaur

0
1815

Arrasatetik igarotzen ez bada ere, San Prudentziotik eta Kanpanzarretik pasatuko da, eta arrasatear askok Chris Froome, Enric Mas, Tom Dumoulin eta Richard Carapaz bezalako txirrindulariak ikusteko aukera izango dute.

Gaur hasiko da Irunen Espainiako Txirrindularitza Itzulia, eta lehen etapa honek Gipuzkoako probintzia zeharkatuko du oso-osorik, Debagoiena barne. Udanako mendatea igo ondoren iritsiko da tropela Oñatira, 15:40ak aldera, eta San Prudentzioko biribilgunetik igaroko dira. Ondoren, Kanpanzarreko mendatea igoko dute, 16:00ak aldera. Ondoren, tropelak Elgetarantz jarraituko du. Etapa Arrateko gainan, amaituko da.

2020ko Itzuliako tropelak mendiarekin izango duen lehen kontaktua izango da. Azken 25 kilometroetan Karabietako mendatea (2.) eta Arrateko gaina (2.) daude. Igoera horiek ez dira gogorregiak, baina sailkapen nagusiko lehen aldeak markatzen hasiko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen