Santanderren ospatu den kopa Españako txapelketan parte hartu dute Desoreka judo klubeko infantil eta kadeteek aste bukaeran.
Penintsulako kirolari honenak biltzen dituen Santanderreko txapelketa honek, Espainiako kopako zirkuituan super kopako kategoria du. Zapatuan Desorekako kadeteak aritu ziren: Lizar Garmendia, Martin Garmendia, Jare Urrutia eta Jokin Hurtado.
Martin Garmendiak lehen borroka Hugo Huerta madrildarraren aurka izan zuen. Zozketarekin ez zuen zorte askorik izan, Hugo maila nazionaleko borrokalari ezaguna delako, eta tamalez, lehen borrokaldian galdu zuen. Bere ostean, anaia aritu zen, Lizar Garmendia. Lehen borrokaldia irabazi ostean, bigarrena galdu zuen txapelketa 5. Postuan amaitu zuen Fernando Romeroren aurka. Repeskan, Lizarrek lehen borrokaldia irabazi zuen baina eta bigarrenean, Eric Galanen gehiago izan zen. Txapelketa polita burutu zuen Lizarrek.
Bestetik, Jare Urrutiak lehen bi borrokaldiak irabazi zituen final laurdenetara sailkatuz. Final laurdenetan, Sofiaren aurkako borrokaldia galdu eta sorbaldan min hartu zuen. Repeskatzeko aukera ere izan zuen baina sorbaldako minarekin Carlota Diaz Madrildarraren aurka galdu zuen. Txapelketa ona burutu zuen Jarek eta ranking nazionaleko 5. postuan dago Santanderreko koparen ostean.
Azkenik, Jokin Hurtadoren txanda iritsi zen. Jokinek lehen bi borrokaldiak irabazi zituen eta final erdietara sailkatu zen. Bere lagun eta aurkari den Ruben Yagueren aurka lehiatu zuen bertan. Ruben eta Jokinek urteetan zehar aritu dira maila nazionaleko txapelketetan, hainbat finaletan lehiatuz. Maila bikaina duten bi borrokalari hauek golden score-an amaitu zuten borroka. Rubenek ongi aprobetxatutako kontraeraso baten yuko bat sartu zion Jokini eta honekin borrokaldia bereganatu zuen. Repeskan Jokinek bi borrokaldi irabazi ostean 3. postua lortu zuen, txapelketa ezin hobea burutuz. Jokin Santanderreko koparen ondoren, ranking nazionaleko 6. Postuan kokatu da eta honekin, Desorekak maila nazionaleko rankingean bi kirolari kokatu ditu top 6 mailan.

Infantilak ere indartsu dabiltza
Infantilak ere aritu ziren Santanderren. Oxel Rook promozio mailan parte hartu zuen eta aurkari berdinaren aurkako 3 borrokaldiak irabazita amaitu zuen bere lana. Haitz Urrutiak bi borrokaldi izan zituen baina urduritasunak ez zion lagundu entrenamenduetan erakusten duen judoa ateratzeko. Alaini dagokionez, lehen borrokaldia galdu eta bigarrena irabazi ostean, 3. Borrokaldia golden score-an galdu zuen. “Ikaskuntza emaitzetik haratago den zerbait da eta borrokaldiek duten aldagai emozionalaz jabetu eta norberaren barne munduaren egokitze eta ikaskuntzak bere denbora darama. Jausi, egokitu eta jeiki; hau da prozesua” adierazi du Desoreka judo klubak .
“Zorionak Desorekako kirlarien egindako lanagatik, egoera bizi eta aurre egiteagatik. Honekin gogora nahi diegu kirolariei emaitzetik haratago egoten diren ikaskuntzak aberasgarriak izaten zirela norberaren ikaskuntza prozesuan. Bizitako esperientziak beti luzatzen bait digu aukera hausnarketa egin eta egindako akatsez jabetu eta egokitzapen prozesuak abiatu ahal izateko”.




