Espainiaren inbasioa azaldu du ‘Amaiur Libera State’ aurkezpenak

0
335

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) irudigile eta komikilari ezagunak ‘Amaiur Libera State’ liburua aurkeztu du gaur, Ttak Egunean.

Gaur, abenduak 3, Nafarroaren Eguna eta Euskararen Eguna dira, baita Ttak Eguna ere. Horregatik, Arrasate gazte talde honek aurkezpena antolatua du gaurko.

Ekitaldi honetan Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) irudigile eta komikilari ezagunak azaldu du Nafarroaren aurkako (hasieran) Gaztelaren eta (ondoren) Espainiaren inbasioa.

Horretarako, ilustrazioak ere marraztu ditu aurkezpena egin bitartean. Ekitaldi honek hainbat pertsona elkartu ditu Kulturaten.

“Historia ibilaldi bat proposatu dut – azaldu digu Asisko Urmenetak – 1512an hasten dena, baita 1200. urtean ere, eta oraindik eraiki nahian gabiltzana”.

“Historia garrantzitsua da eta, Euskararen Eguna ospatzen gara Xabier izeneko santu bat euskalduna izan zelako, eta hura ere garai hartakoa izan zen, baita orduko gatazka latzaren ondorio ere. Historiaren gaurkotasuna nonbait”.

Asisko Urmenetak adierazi duenez “ni Francia Marquez Kolonbiako presidenteorde zalea naiz. Hauteskundeak irabaztean adierazi zuen, hain justu, nik Herri honetan aplikatuko nukeena”:

“Gure historia ez dela gurekin hasten, gure arbasoekin baizik. Horrela, berak garaipena eskaini zien bai orain arte sufritu dutenei, baita etorriko direnei ere. Izan ere, denon artean historia berria eraiki behar dugu”.

“Nik ere Euskal Herriarentzat halako desio bat daukat, eta noizbait garaipena lortu beharko dugu, Herri normal bilakatu, guk gure etxean aginduko dugu eta euskara leku guztietan ezarriko du”.

“Momentu horretan, Amaiur defendatu zutenei, sufritu zutenei eta Herri libre batean etorriko direnei, eskaini egingo diegu”.

Ttak! Egunaren egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen