Espainiako Gobernuak eta autonomiek 2-3 aste itxarongo dute neurriak gogortu aurretik

0
827

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek baztertu egin dute oraingoz etxeko konfinamendua ezartzea, eta bi eta hiru aste arteko tartea eman dute hartutako neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko, koronabirusaren bigarren olatua geldiarazteko, beste neurri batzuk hartu aurretik.

Hala iragarri du Salvador Illa Osasun ministroak, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren bileraren ostean, eta zehaztu du epe hori erkidego batek neurri sorta bat edo batzuk ezartzen dituen egunetik aurrera hasiko dela kontatzen.
Ministroaren ustez, oraindik ez da etxeko konfinamendura jotzeko garaia, eskualde ezberdinek birusaren hedapena geldiarazteko ekintzak egiten jarraitzeko aukera dutelako. “Zorrotza izan behar dugu, eta nahikoa denbora eman”, azpimarratu du.

Asturias, Ceuta eta Melillako exekutiboek alarma egoera egokitzea eskatu zioten Gobernuari, etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko, eta Euskal Autonomia Erkidegoak eta Andaluziak bat egin dute eskaerarekin. Eskaera horren aurrean, Gobernuak autonomiek alarma egoera horren barruan har ditzaketen neurriak defendatu ditu, eta zientzialariek esaten duten epea itxarotea azpimarratu du, ezarritako murrizketen eraginkortasuna baloratu ahal izateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen