Espainiako Gobernuak alarma egoera dekretatu du

0
1794

Espainiako Gobernuak beste alarma egoera bat dekretatu du, eta 15 egunez egongo da indarrean, ministroen kontseiluaren ezohiko bilera batean erabaki den moduan. Gobernuaren asmoa sei hilabetez luzatzea da, maiatzaren 9ra arte. Horretarako, Pedro Sanchezek Diputatuen Kongresuaren babesa beharko du.

Alarma egoerak Espainiako lurralde osoari eragiten dio, eta gaur, igandea, arratsaldean sartuko da indarrean, baina ez du etxean beste konfinamendurik eragingo. Helburu nagusia autonomia-erkidegoek hartutako, eta zenbait auzitegik bertan behera utzitako zenbait neurriri lege-babesa ematea da.

Hartuko diren neurrien artean, etxeratze-agindua indarrean jartzea dago, eta printzipio gaueko 23:00etatik goizeko 6:00etara derrigorrezkoa izango da, baina autonomia-erkidegoek etxeratze-agindua ordubete aurreratzeko edo atzeratzeko aukera izango dute. Salbuespenezko kasuetan, kalera irten ahal izango da ordu-tarte horretan, lanera joateko, adinekoak eta haurrak zaintzeko edo botikak erosteko. Alarma egoera berriak ez du autonomia erkidegoen arteko mugikortasuna eragotziko, baina autonomia erkidegoek itxitura perimetralak ezarri ahal izango dituzte.


Alarma egoera hamaika gobernu autonomikok eskatu dute, tartean Iñigo Urkullu lehendakariak, eta helburua Coviden kutsatze kopuruari aurre egitea da.

Estatuko Aldizkari Ofiziala: Alarma-egoera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen